XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Politika-ekonomia.

Engelsek esaten digu, Marxek lehenengotik ekonomi-kontu guti zekiala (MEW 38,481).

Izan ere, Marx Filosofian doktor-mailera iritxi zen, baina ekonomi gauzetan ez zuen eskolarik.

Geroago, ostera batez ere Londresera erbesteratu zenetik, ekonomi-jakiteari gogor ekin zion eta munduan izan diren ekonomista onenen arteraino igo zen.

Marxek ekonomiari buruz eman zigun libururik bikainena Kapitala da.

Liburuak izen osoa honela du: Kapitala. Herri-buruzpidearen azterketa (MEW 23-27).

Herri-buruzpideak gizarteko produkzio-harremanen azikera aztertzen du.

Marxek Kapitalean kapitalismoaren herri-buruzpidea jorratzen du.

Gaurko garaiari kapitalismo-garaia deitzen diote, gizartean kapitala nagusi delako.

Horra hor kapitalismoaren zenbait funtsezko esahugarri:.